2016/12/12

BERNARD ETXEPARE



Etxepareri buruz dakigun gehiena, berak esaten duenagatik atera dezakegu. Sarrasketan (BN) jaio zen 1475 inguruan. Eiheralarreko erretore izan zen, eta badirudi Biarnon espetxeratua izan zela Nafarroako gerran beamondarren alde egiteagatik. Autobiografikotzat hartzen den poematik ondoriozta daiteke hori. 
Linguae Vasconum Primitiae (Bordele, 1545): obra gozo eta itxaropentsua. Lehen edizioko ale bakarra gorde da (Parisen). Oihenartek beste edizio bat izan zuela esan zuen. Dena den, ez zen ezagunegia, ez Pouvreauk ezta Larramendik ere ez baitzuten erabili euren hiztegietan. Lanaz zerbait esan zuen bakarra Oihenart izan zen, eta honek poeta kaskartzat zuen Etxepare.

Hasierako ohartxoa latinez dago: ahoskerari buruzko pare bat ohar agertzen dira. Hitzaurreari dagokionez, hitzak ez daude gehiegi banaturik, ortografia finkatu behar da… ze zaila den zerotik hastea idazten.
Egitura 28 orri:
  • Bernat Leheteri eskainitako gutuna
  • 15 poema: 2 erlijiozkoak, 10 amodiozkoak, 1 autobiografikoa, 2 kopla euskara goraipatzeko.
Lau poema daude elkarrizketa eran eginak, antzeztuak izateko eta kantatzeko: Potaren galdatzia, Amorez errekeritzia, Amorosen disputa eta Amore gogorren despita.
Helburua: erlijioa lantzea, solas egitea, gozatzea + kantatzeko eta gai horiek buruz ikasteko.
Estiloari dagokionez, Lafonek (1951) bi estilo ezberdin nabaritu zituen, Etxepareren sentsibilitatea agerian utziko zutenak:
1)      Behe Erdi Arokoa: poema erlijiosoetan eta amodiozkoetan (emakumearen irudia)
2)      Erdi Aro Berantiarra: hitzaurrean + azken bi kopletan (sautrelan + contrapasan) à Etxepareren sentsibilitate errenazentistak agertzen dira. Kontzientzia du Etxeparek, euskararen alde egiteko.
Dena den, Erdi Aroko eredu zaharren ideologia ageri du, oro har
Bertsoen formari (neurkerari) dagokionez, ez du Errenazimentuko canon estetikoa betetzen, baina bai Erdi Aroko ereduaren eragina.
  • Kantatzeko sortuak direnez, neurria ez da poesia klasikoarena bezain hertsia. Amorez errekeritzia poema berezia da (aurrerago ikusiko da). Bestela, poema gehienetan beste metrika bat: errima launa bertsoetako ahapaldietan.
    • Arazoa: 15 silabakotzat hartzen zena hexadekasilabotzat hartzean
    • Juaristi: literatura erromanikoetan metro mota hori ezohiko
      • Bertsoaren azken silabako azentuak luzera bikoitza sortu: 16 silaba
      • Euskalki gehienetako [+2, -1] azentuerak horretarako bidea ireki.
Beste nazioek uste dute ezin dela deus ere idatzi euskaraz, eta Etxeparek aurreiritzi horri aurre egin nahi dio.
Jainkoari eskaintzen dizkio bere koplak euskaraz. Etxeparek koplatzat hartzen ditu berak idatzitakoak; ez poematzat, ez kantutzat…
Horrez gain, Etxeparek hizkuntzaren kontzientzia eta idazlearen kontzientzia du (berak badaki bere liburua dela lehena argitaratzen). Euskaldunek ere izan dezaten bere hizkuntzan dotrinaren bat, eta gozatzeko, solas egiteko, kantatzeko… literatura egiten du. 
Kritika txarrak (Oihenart, Schuchardt, Urkixo…) eta onak (Lafon: poeta handiena) izan ditu.
Contrapas poema
  • Garaziko herria
  • Poema guztia egituratua dago ‘lehen-orain’ bikoizketan: kontzientziaren eragina.
  • Euskara zabaldu nahi du plazara, kanpora, mundura, dantzara.
  • Euskara beste hizkuntzen mailara igoko dela dio “bertze ororen gainera”.
  • Orain arte inprimitu gabe egon da, baina jada zabalduko zara mundu guztietara à inprentak aukera ematen du horretarako.
  • Forma ez da ohikoa: neurkera à hemen neurtzea ez da garrantzitsua ..> kantuaren eskemara egokitua.
  • Ez dago hizkuntzarik euskararekin pareka daitekeenik.
  • Errima aldetik ere, kidetasun sinple soil batekin aski zen (a-z bukatuta nahikoa): Etxepareren kontzientzia argi geratzen da. 
Sautrela poema


  • Lehenengo lerroarekin lotura egiten du contrapas poemarekin: ‘jalgi hadi campora’, ‘heuskara da kanpora’ eta jada kanpoan dago. Horren ostean ideiak launaka (lau lerrotan) banatuta daude. Ahapaldiak:
    1)      Euskara lauda ezak Garaziko herria, zeren handik izan baituk behar duan estatusa (tornuya). Lehenaldia eta orainaldia: lehenago hi bizinan hizkuntzetan azkena, orain, aldiz izanen zara orotako lehena: Garaziko herriak lortu du hori.
    2)      Euskaldunak mundu osoan ziren preziatuak, baina haien hizkuntzaz denak burlatzen ziren. Zeren idazkietan ez baitzen argitzen, ORAIN ikasi dute, gauza ona baitzen.
    3)      Euskalduna den gizon orok altxa beza burua, zeren haien hizkuntza izango da lorea (hoberena). Printze eta jaun handiek haren (hizkuntzaren) eskaera egiten dute, ahal badute ikasteko desira dutelako.
    4)      Desira hura bete du Garaziko naturak (Etxepare bera), eta haren adiskide orain Bordelen denak, horrek baduelako nolabaiteko konpromisoa hizkuntzarekin. Inprimatzaileak argitaratu du, Basko oro obligatuak gara haren (inprimatzailearekiko) laudorioa egiteko.
    5)      Lelori bailelo leloa zarai leloa / euskara da kanpora eta goazen oro dantzara: ez dira Errenazimentuko formak, tradiziokoak baizik.
    Eredu nagusia:
    - Lau bertsolerrotan osatua
    - Errima mota: monorimoak (errima bakarra, lerro guztietan). Agian binaka (1+2 / 3+4): halere azken bokala.
    - Neurria: 4+4 // 4+3: bi zatitan banatzen ditu beti. Bi bertso-lerro balira bezala. Teoria batzuk diote azken 3 silaba horiek luzatu egiten direla, 4 silaba bihurtuz (erdal eredua, azentuaren eraginez). 16 silaba beraz? Oihenartek 15 ikusten zituen. 

JOAN PEREZ LAZARRAGA (1547-48 – 1605)

Bi idazlan ezagutzen dira Lazarragak idatziak: Lazarragatarren leinuaren kronika genealogiko bat (gazteleraz idatzia) eta Lazarragaren eskuizkribua deitu ohi den literatura lanen bilduma bat (lan horietatik gehienak euskaraz idatziak dira, baina gaztelaniazkoak ere). 
Hego Euskal Herriko euskarazko idatzirik zaharrena da. Aurkikuntza oso garrantzitsua izan da euskal hizkuntzalaritzaren aldetik. Izan ere, Arabako euskalkia eta mendebaldeko euskararen historia argitzeko tresna ezin hobea da, inoiz dokumentatu gabeko adizki eta hitzak baitakartza. Halaber, Euskal Herria (eusquel erria) izena dakarren lehen idazkia dugu Lazarragarena; hiru aldiz ageri da eskuizkribu osoan. 
Lazarragak 1567tik 1602ra bitartean idatzitako lanak biltzen dituen dokumentua da, artzain nobela batek (Silbero, Silbia, Doristeo ta Sirena) eta poema nahiz kanten bilduma batek osatua. Guztira 51 orri dira eskuizkribuan (111.000 karaktere inguru, 52 orrialde estandarren parekoa edo), gehienak euskaraz idatziak (% 88 inguru), eta gainerakoak gaztelaniaz idatziak; baina pleguak ez daude osorik, eta gutxienez beste hamasei orri galdu dira ezagutzen dugun zatian, gehi aurretik izan zitezkeenak, eleberria in media res hasten baita.
Bi zati ditu obrak: artzain nobelaren zati bat alde batetik, eta poemak, bestetik.
Artzain liburua
Artzain liburuaren hasiera eta bukaera galdu dira. Artzain nobelak genero arrakastatsua izan ziren Europan XVI. mendean eta Jorge de Montemayor portugaldarrak gaztelaniaz idatzitako Los siete libros de la Diana (1559) Europa osoan itzuli eta imitatu zuten; ildo horretan kokatu behar da Lazarragaren prosa. 
Artzain liburuak, funtsean, amodio nahasien istorioa kontatzen du: Silberok Sirena maite du, Sirenak Doristeo, Doristeok Silbia, eta Silbiak Silbero (baina amodio kateak ez du beste alderako biderik). Beste pertsonaiak hauek dira: Dorido, Clarian, Narvaez, Marte eta Kupido.
Poema eta kantuen bilduma
Askotariko poema eta kantuak dira, haietarik 37 euskaraz idatziak, eta gainerako 9ak gaztelaniaz. 
lazarraga bilaketarekin bat datozen irudiakGai aldetik gehienetan (erdiak baino gehiago) maitasun kontuak dira gai nagusia, baina badira erlijiozkoak, narratiboak, isekazkoak...
Poema batzuen neurriak eta moldeak oso herrikoiak dira (eta ez dakigu Lazarraga den egilea ala herri tradiziotik jasoa bildu duen), baina beste batzuetan gaztelaniazko cancionero zahar eta berrietako neurriak eta moldeak hartzen ditu. Gaztelaniazko poema batzuetan, ziur dakigu ez direla Lazarragak asmatuak, baizik eta plegu horietan bilduma osatzearren kopiatuak. Euskarazko poema batzuei, berriz, aurkitu zaizkie ordainak beste hizkuntza batzuetan. Hortaz, azterketa sakonagoak behar dira ezer ziurrik esateko, baina badirudi koaderno berean bildu dituztela idazle batek baino gehiagok berek asmaturiko lanak eta beste nonbait ikasiak. Testu nagusiari dagokionez, badirudi Lazarraga dela idazlea; eta alboetako testuetan, Lazarraga eta geroagoko beste esku batzuk izan daitezke.
XVI. mendean hori da poesiak utzi diguna. Gure poesia: neskek bestetan kantatuak, baladak eta bestelakoak. 
Bestalde, hegoaldean argitaratzen ari diren zenbait lan. Interesgarrienak: atsotitzak (herri literaturaz mintzo ziren): funtsezko bertsogintzaren ereduarekin lotuak.

refranes y sentencias bilaketarekin bat datozen irudiak-Refranes y Sentencias (Iruñea, 1596): Darmastadt-en aurkitu, argitaratu eta 539 atsotitz galdu ziren.

- Garibaik bi errefrau bilduma: 127 atsotitz denetara, batzuk errepikatua.
Horrez gain, Landuccioren hiztegia (1592) ere azpimarratu behar da, Arabako hiriburuaren egoera soziolinguistikoa ageri baita; euskararen esparru gero eta murritzagoez mintzo da: Dictionarium Linguae Cantabricae.
XVI. mendeak zer gehiago eman digu? Gure literaturan islatu den beste ikuspuntu bat. Etxepareren munduan kontrastea egon zen egoeran: Erreformak ekarritako fruituak. Beste pentsamolde bat zuten: poesia gutxietsiko dute, Etxepare desagerraraziz. 

2016/12/03

AZALPENA

Azalpen testuek informatzea, hau da, irakurleei informazio bat helaraztea, dute helburu. 

Batik bat, testu zientifiko-teknikoetan, kazetaritza testuetan eta saiakeran ageri da. Testu zehatzak eta argiak dira, beraz horregatik erabili ohi dira esaldi bakunak eta koordinatuak, hau da, perpaus laburrak eta  ulertzeko  zailtasunik gabeak

Hizkuntza-funtzio nagusia erreferentziala da: mezuak errealitatea islatu behar du.
Azalpen testuetan narrazioa, deskribapena eta argudioa ere ager daitezke, testuak ez baitira beti testu puruak edo genero jakinekoak. Horrelakoetan testu mistoa dela esaten da.
Lexikoa zientzia arlo bakoitzari dagokiona da, baina testuaren ezaugarrien menpe egongo da, hau da, testua dibulgaziorako edo testu espezializatua den hartu behar da kontuan.
Aditz deborari dagokionez,  batez ere orainaldia erabiltzen da.

Testuak egitura argia eta ulergarria izan behar du, hurrenkera logikoari eutsiz:  


  1. Sarrera: gaiaren aurkezpena. Saiatu, beti, gaia ongi egituratzen eta ahal den neurrian, interesari eusten. Komenigarria da, halaber, garatuko diren alderdien aurrerapena egitea, irakurleak aldez aurretik bilduko den informazioaren berri izan dezan. 
  2. Garapena. Zati honetan arazoari buruzko informazioa eskainiko  duzu eta horretarako, arrazoiak, datuak, argibideak eta konponbideak agertu beharko dituzu. Gogoan izan,  informazioa nahikoa eta argi egituratua izan behar dela,  eta informazio  hori guztia modu logikoan  eta koherentean antolatu beharko duzula. 
  3. Amaiera. Zati honetan azalpenean emandako datuetatik ateratako ondorioen laburpena eta ideien sintesia jaso beharko dituzu. 


Informazioa modu koherentean antolatzeko bi aukera daude:  



  1. Antolaketa induktiboa (zehatzetik orokorrera /generikora/abstraktura). 
  2. Antolaketa deduktiboa (orokorretik zehatzera) 


2016/12/02

ETXEPARE



TESTU ANTOLATZAILEAK

Ondoko infografiak testu antolatzaile batzuk biltzen ditu. Testuek lotura egokiak eta koherenteak izan ditzaten baliagarri izanen zaizuelakoan. 



Blogaren mamia dela eta


Hemengo bideotxo honetan gure taldearen aurkezpena aurkituko duzue, baita blogean aurkituko dituzun edukien laburpena ere. Anima zaitezte gurekin euskara gehiago ikastera!

2016/11/25

ARGUDIAKETA

Argudiaketa lantzen hasi aurretik, zertan den jakin behar dugu. Hortaz, segidan, kontzeptu mapa baten bidez, argudiaketari dagozkion berezko ezaugarriak bildu dira. 



EUSKARAREN JATORRIA


BA AL DU EUSKARAK AHAIDERIK?


XX. mendearen bigarren erdian esanguratsua izan zen euskararen jatorria argitu nahi izan zuten adituen lana eta haien hipotesien kopurua ere. Hauetariko zenbait datuetatik abiatu eta euskararekiko antzekotasunak bilatzen saiatu izan dira (sarritan azaleko antzekotasunak), eta beste batzuk, hala moduzko desziframenduak egin dituzte. Hainbat hizkuntzekiko euskarak duen ahaidetasuna frogatzen saiatu izan dira (Kaukasoko hizkuntzak, Afrikako hizkuntzak, “Europear Zahar” batekiko lotura, Hizkuntza Indoeuroparrak, Hizkuntza uralo-altaikoak eta abar), baina gaurko egunez oraindik ez da euskararen ahaiderik ezagutzen. 

Kontzeptu-mapa honetan ikus daiteke euskarari lotu nahi izan dizkioten ahaide nagusiak: 
Euskararen jatorria (kontzeptu-mapa)

Behin ideia orokorra jasota, gaur egun ere bada zer-esanik euskararen jatorriaren inguruan. Jarraian duzuen bideoa da horren erakusgarri (497.392 ikustaldi izan ditu): 



2016/11/24

AURKEZPENA

KAIXO LAGUN!


Ongi etorri Euskal Hizkuntza eta Literatura blogera! 
Gu Nerea, Jorge eta Aintzane gara, Mondragon Unibertsitatean BH Masterra egiten ari diren hiru lagun. Hirurok filologoak izanik, badakigu zein garrantzitsua den hizkuntza bat ondo ezagutzea eta hura egoki erabiltzeko gai izatea.

Gaur egun, asko gara euskaraz bizi garenak, ez dira gutxi euskaraz ikasten dihardutenak, eta bada tartean euskaraz hitz egiten jakin arren, arrazoi batek edota besteak eraginda hura egoki erabiltzen asmatzen ez duenik ere. Egoera horiei irtenbidea ematearren sortu dugu blog hau, eta, batez ere, DBH 3.mailako ikasleei zuzendutako edukia bilduko dugu bertan. Baina, noski, baliagarria gerta liteke beste edonorentzat ere eta, horregatik, ez diogu atea inori itxiko, euskaraz ikasi edota hura landu nahi duen orok gure blogean txoko berezi bat izango baitu.

Euskararen inguruko hurbilpen bat egiteko bideo labur bat doakizue. Kultura Ondarearen bideo honetan, Euskal Herrian bizi garenon hizkuntza izateaz gain, euskara dela euskaldunon arnasa azpimarratzen da. Gazte baten ikuspuntutik zein bizipenetatik gure hizkuntzaren inguruko gogoeta da bertan landutakoa. Goza ezazue! 




2016/11/22


Testuari dagokionez, Larringanek honela definitzen du: Testua ez da unitate linguistikoa, komunikazio-forma baino. Autonomia komunikatiboa duen unitate txikiena da. Hiru irizpideren arabera definitzen ahal da: a) tamaina gora-behera, testuak biltzen dituen hizkuntza osagaiei nolabaiteko forma errepara dakieke b) testuak, beti ere, mezu bat bideratzen du c) testuak komunikazio kontuekin du zerikusia (Larringan, 2009: 515).

Hortaz, testua komunikazio ekintza den heinean, igorleak hartzailearengan modu bateko nahiz besteko eragin bat sorraraztea izango du xede. Gure eguneroko praktika errealak, ahozkoak nahiz idatzizkoak izan, testuz josiak daudela esan genezake, lagunarteko eztabaidetatik hasi eta autobus geltokiko iragarkietaraino. Baina praktika errealen heterogeneotasuna kontuan hartuz posible ote da testuen sailkapenik egitea?

Larringanek (2009) posible dela dio, testuak testu-generotan banatzen direla. Hala ere, testu-generoen sailkapenak ez du adostasunik adituen artean. Hona hemen ustezko sailkatze arazoen iturria: […] genero bat definitzerako orduan irizpide anitz erabil daitezke (helburua, edukia, eta abar kontuan hartuta), lortu nahi den eragin komunikatiboaren arabera genero desberdinak izango ditugu (epikoa, poetikoak, lirikoak…) erabiliko diren euskarrien izaeraren arabera ere sailka daitezke testu-generoak (eleberria, ipuina, artikulua, erreportajea…), eta eduki tematikoaren arabera ere egin daiteke sailkapena (Larringan, 2009: 519). Multzokatze ahaleginetan testu-generoen aniztasunari honakoa gehitu behar zaio: nahiz eta genero berdineko testuak izan, eta nahiz eta diskurtso mota berdinez osatutako testuak izan, testu bakoitzak ezaugarri indibidualak izango ditu. Hori dugu testua antzemateko modu bat, testu enpirikoa.

Ildo bertsutik, hots, testu-generoen sailkapenari helduz, Dolz & Schneuwlyk (1997) komunikazio eremu sozialen, alderdi tipologikoen eta hizkuntza-gaitasunen araberako sailkapena proposatzen dute. Honela, bost komunikazio eremu sozialen arabera banatzen dituzte testu-generoak: narrazioa, kontaketa, argudiaketa, azalpena eta ekintzen deskribapena.