TESTUGINTZA





Testugintza ahozko zein idatzizko testuak sortzeko diziplina da. Guk blog honetan arreta jarriko diogu idatzizko testugintzan, eta, horretarako, testu bat sortzeko orduan zer parametrori jarraitu behar zaion aztertuko dugu.


Hasteko, ikus dezagun zertan diren parametro horiek, buru-mapa honen bidez:




Ederki, bada. Orain azter ditzagun banan-banan buru-mapan agertzen diren kontzeptuak!

1.Egokitasuna

Aurreko atalean ikusi dugu zein pauso eman behar diren testu bat idazteko. Hona hemen lehenengoa:

Egokitasunaz hitz egiten dugunean, kontuan hartu beharreko parametro batzuez ari gara. Diapositiba hauen bidez parametro horiez bana-banan jabetzea izango duzu:

http://prezi.com/vplqh98lkyvj/?utm_campaign=share&utm_medium=copy&rc=ex0share

2.Koherentzia

Dagoeneko egoera komunikatiboa, hartzailea eta erregistroa aztertu dituzu. Orain, garaia da testu mota aukeratzeko. Testu mota koherentea izan behar da zure eginkizunarekin. Behin hori eginda, pentsatu beharko duzu oso ondo zein den zure tesia, iritzi testu bat idatzi behar baduzu, eta zein izango den zure azalpena, azalpen testua idatzi behar baduzu.

Demagun iritzia ematea egokitu zaizula. Atal honetan, tesia zehaztu beharko zenuke eta hari dagozkion ideia nagusiak. Kontuan hartu behar duzu ideia nagusiko paragrafo bat gutxienez idatzi beharko duzula, beti ere zure iritzia defendatzeko helburuarekin. Horrez gain, ondo eraiki beharko dituzu esaldi mailan eta paragrafo mailan harilkatu.
Ikusi hurrengo animazioa ideiak ondo ordenatzeko aholkuekin:




3.Kohesioa

Kohesioak oso funtzio zehatza du testugintzan: testua lotu. Horretarako, komenigarria izango zaigu kohesio-mekanismoak ezagutzea. Mota asko egonda ere, hona hemen garrantzitsuenak:

  • Tema eta Remaren joko semantikoa
  • Testu-antolatzaileak eta lokailuak.
 
4.Aberastasuna


Aberastasunean sartu aurretik beharrezko da esatea atal honi ekingo diogula behin testua sortuta daukagunean. Beste ataletan ez bezala, honek testu idatziaren gainean eskatzen du lan egitea; izan ere, produkzioa hobetzea -edo aberastea- du helburu. Testua aberasten hasteko, hala ere, kontu garrantzitsu bati erreparatu beharko diogu: argitasunari. Testuak bere mezua igortzeko behar du naturala izan; beraz, gure atal honetako lehenengo jarduera testu argia, ulergarria idatzi ote dugun ikustea izango litzateke. Hortik abiatuta, has gintezke testuaren lexikoa analizatzen eta konprobatzen idatzitako hitz guztiak dagozkien erregistroan dauden eta gure ideiak zehaztasunez transmititzen ote dituzten. Horrela gertzatzen ez bada, hiztegira jo beharko genuke konponbide gisa. 

Hiztegiak kontsultatzeko, hona hemen webgune interesgarri bat (Ez erosi hiztegirik, dena sarean dago-eta):

Sintaxiari dagokionez, esan beharra dago testuan hitz orden argia eta komunikagarria aurkitzeaz gain,
egituren aniztasunari ere erreparatu beharko diogula, beti ere kontuan hartuta elemetu gramatikalen gainetik mezua dela garrantzitsuena, alegia, eginkizun komunikatiboa taxuz burutzea.

 5. Zuzentasuna

Eta ondo idazteko azken urratsera ailegatu gara, lagunok!, hain zuzen ere, zuzentasunera. Ez ahaztu testua komunikagarria izateaz gain, kalitatezkoa ere izan behar dela, alegia, garbia eta artez. Horrek gramatikaren gaineko ezagutza eskatuko digu, ez nolanahikoa, baina lasai egon; izan ere, gramatika denboraz eta praktikaren praktikaz ikasten den zerbait baita.

Bestalde, alderdi horretan zailtzeko, Ariketak atala daukazu blog honetan bertan, non ariketa multzo anitza aurkituko duzu
Animo idazketarekin, lagunok!, erraza ez bada ere, oso dibertigarria izatea gerta dakizuelako; horrez gain, gogoan izan zuen adierazpena eta maila intelektuala hobetzen duela, ikaragarri hobetu ere!



















1 comentario: