NOR GARA?

KAIXO LAGUN!

Ongi etorri Euskal Hizkuntza eta Literatura blogera! 
Gu Nerea, Jorge eta Aintzane gara, Mondragon Unibertsitatean BH Masterra egiten ari diren hiru lagun. Hirurok filologoak izanik, badakigu zein garrantzitsua den hizkuntza bat ondo ezagutzea eta hura egoki erabiltzeko gai izatea.

Gaur egun, asko gara euskaraz bizi garenak, ez dira gutxi euskaraz ikasten dihardutenak, eta bada tartean euskaraz hitz egiten jakin arren, arrazoi batek edota besteak eraginda hura egoki erabiltzen asmatzen ez duenik ere. Egoera horiei irtenbidea ematearren sortu dugu blog hau, eta, batez ere, DBH 3.mailako ikasleei zuzendutako edukia bilduko dugu bertan. Baina, noski, baliagarria gerta liteke beste edonorentzat ere eta, horregatik, ez diogu atea inori itxiko, euskaraz ikasi edota hura landu nahi duen orok gure blogean txoko berezi bat izango baitu.

Euskararen inguruko hurbilpen bat egiteko bideo labur bat doakizue. Kultura Ondarearen bideo honetan, Euskal Herrian bizi garenon hizkuntza izateaz gain, euskara dela euskaldunon arnasa azpimarratzen da. Gazte baten ikuspuntutik zein bizipenetatik gure hizkuntzaren inguruko gogoeta da bertan landutakoa. Goza ezazue! 

Bideo honetan gure aurkezpena ez ezik, blogeko edukiak eta nondik-norakoak ezagutzeko aukera luzatzen dizuegu. Anima zaitezte gurekin euskara ikastera!


No hay comentarios:

Publicar un comentario