2016/12/12

JOAN PEREZ LAZARRAGA (1547-48 – 1605)

Bi idazlan ezagutzen dira Lazarragak idatziak: Lazarragatarren leinuaren kronika genealogiko bat (gazteleraz idatzia) eta Lazarragaren eskuizkribua deitu ohi den literatura lanen bilduma bat (lan horietatik gehienak euskaraz idatziak dira, baina gaztelaniazkoak ere). 
Hego Euskal Herriko euskarazko idatzirik zaharrena da. Aurkikuntza oso garrantzitsua izan da euskal hizkuntzalaritzaren aldetik. Izan ere, Arabako euskalkia eta mendebaldeko euskararen historia argitzeko tresna ezin hobea da, inoiz dokumentatu gabeko adizki eta hitzak baitakartza. Halaber, Euskal Herria (eusquel erria) izena dakarren lehen idazkia dugu Lazarragarena; hiru aldiz ageri da eskuizkribu osoan. 
Lazarragak 1567tik 1602ra bitartean idatzitako lanak biltzen dituen dokumentua da, artzain nobela batek (Silbero, Silbia, Doristeo ta Sirena) eta poema nahiz kanten bilduma batek osatua. Guztira 51 orri dira eskuizkribuan (111.000 karaktere inguru, 52 orrialde estandarren parekoa edo), gehienak euskaraz idatziak (% 88 inguru), eta gainerakoak gaztelaniaz idatziak; baina pleguak ez daude osorik, eta gutxienez beste hamasei orri galdu dira ezagutzen dugun zatian, gehi aurretik izan zitezkeenak, eleberria in media res hasten baita.
Bi zati ditu obrak: artzain nobelaren zati bat alde batetik, eta poemak, bestetik.
Artzain liburua
Artzain liburuaren hasiera eta bukaera galdu dira. Artzain nobelak genero arrakastatsua izan ziren Europan XVI. mendean eta Jorge de Montemayor portugaldarrak gaztelaniaz idatzitako Los siete libros de la Diana (1559) Europa osoan itzuli eta imitatu zuten; ildo horretan kokatu behar da Lazarragaren prosa. 
Artzain liburuak, funtsean, amodio nahasien istorioa kontatzen du: Silberok Sirena maite du, Sirenak Doristeo, Doristeok Silbia, eta Silbiak Silbero (baina amodio kateak ez du beste alderako biderik). Beste pertsonaiak hauek dira: Dorido, Clarian, Narvaez, Marte eta Kupido.
Poema eta kantuen bilduma
Askotariko poema eta kantuak dira, haietarik 37 euskaraz idatziak, eta gainerako 9ak gaztelaniaz. 
lazarraga bilaketarekin bat datozen irudiakGai aldetik gehienetan (erdiak baino gehiago) maitasun kontuak dira gai nagusia, baina badira erlijiozkoak, narratiboak, isekazkoak...
Poema batzuen neurriak eta moldeak oso herrikoiak dira (eta ez dakigu Lazarraga den egilea ala herri tradiziotik jasoa bildu duen), baina beste batzuetan gaztelaniazko cancionero zahar eta berrietako neurriak eta moldeak hartzen ditu. Gaztelaniazko poema batzuetan, ziur dakigu ez direla Lazarragak asmatuak, baizik eta plegu horietan bilduma osatzearren kopiatuak. Euskarazko poema batzuei, berriz, aurkitu zaizkie ordainak beste hizkuntza batzuetan. Hortaz, azterketa sakonagoak behar dira ezer ziurrik esateko, baina badirudi koaderno berean bildu dituztela idazle batek baino gehiagok berek asmaturiko lanak eta beste nonbait ikasiak. Testu nagusiari dagokionez, badirudi Lazarraga dela idazlea; eta alboetako testuetan, Lazarraga eta geroagoko beste esku batzuk izan daitezke.
XVI. mendean hori da poesiak utzi diguna. Gure poesia: neskek bestetan kantatuak, baladak eta bestelakoak. 
Bestalde, hegoaldean argitaratzen ari diren zenbait lan. Interesgarrienak: atsotitzak (herri literaturaz mintzo ziren): funtsezko bertsogintzaren ereduarekin lotuak.

refranes y sentencias bilaketarekin bat datozen irudiak-Refranes y Sentencias (Iruñea, 1596): Darmastadt-en aurkitu, argitaratu eta 539 atsotitz galdu ziren.

- Garibaik bi errefrau bilduma: 127 atsotitz denetara, batzuk errepikatua.
Horrez gain, Landuccioren hiztegia (1592) ere azpimarratu behar da, Arabako hiriburuaren egoera soziolinguistikoa ageri baita; euskararen esparru gero eta murritzagoez mintzo da: Dictionarium Linguae Cantabricae.
XVI. mendeak zer gehiago eman digu? Gure literaturan islatu den beste ikuspuntu bat. Etxepareren munduan kontrastea egon zen egoeran: Erreformak ekarritako fruituak. Beste pentsamolde bat zuten: poesia gutxietsiko dute, Etxepare desagerraraziz. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario