2016/12/12

BERNARD ETXEPARE



Etxepareri buruz dakigun gehiena, berak esaten duenagatik atera dezakegu. Sarrasketan (BN) jaio zen 1475 inguruan. Eiheralarreko erretore izan zen, eta badirudi Biarnon espetxeratua izan zela Nafarroako gerran beamondarren alde egiteagatik. Autobiografikotzat hartzen den poematik ondoriozta daiteke hori. 
Linguae Vasconum Primitiae (Bordele, 1545): obra gozo eta itxaropentsua. Lehen edizioko ale bakarra gorde da (Parisen). Oihenartek beste edizio bat izan zuela esan zuen. Dena den, ez zen ezagunegia, ez Pouvreauk ezta Larramendik ere ez baitzuten erabili euren hiztegietan. Lanaz zerbait esan zuen bakarra Oihenart izan zen, eta honek poeta kaskartzat zuen Etxepare.

Hasierako ohartxoa latinez dago: ahoskerari buruzko pare bat ohar agertzen dira. Hitzaurreari dagokionez, hitzak ez daude gehiegi banaturik, ortografia finkatu behar da… ze zaila den zerotik hastea idazten.
Egitura 28 orri:
  • Bernat Leheteri eskainitako gutuna
  • 15 poema: 2 erlijiozkoak, 10 amodiozkoak, 1 autobiografikoa, 2 kopla euskara goraipatzeko.
Lau poema daude elkarrizketa eran eginak, antzeztuak izateko eta kantatzeko: Potaren galdatzia, Amorez errekeritzia, Amorosen disputa eta Amore gogorren despita.
Helburua: erlijioa lantzea, solas egitea, gozatzea + kantatzeko eta gai horiek buruz ikasteko.
Estiloari dagokionez, Lafonek (1951) bi estilo ezberdin nabaritu zituen, Etxepareren sentsibilitatea agerian utziko zutenak:
1)      Behe Erdi Arokoa: poema erlijiosoetan eta amodiozkoetan (emakumearen irudia)
2)      Erdi Aro Berantiarra: hitzaurrean + azken bi kopletan (sautrelan + contrapasan) à Etxepareren sentsibilitate errenazentistak agertzen dira. Kontzientzia du Etxeparek, euskararen alde egiteko.
Dena den, Erdi Aroko eredu zaharren ideologia ageri du, oro har
Bertsoen formari (neurkerari) dagokionez, ez du Errenazimentuko canon estetikoa betetzen, baina bai Erdi Aroko ereduaren eragina.
  • Kantatzeko sortuak direnez, neurria ez da poesia klasikoarena bezain hertsia. Amorez errekeritzia poema berezia da (aurrerago ikusiko da). Bestela, poema gehienetan beste metrika bat: errima launa bertsoetako ahapaldietan.
    • Arazoa: 15 silabakotzat hartzen zena hexadekasilabotzat hartzean
    • Juaristi: literatura erromanikoetan metro mota hori ezohiko
      • Bertsoaren azken silabako azentuak luzera bikoitza sortu: 16 silaba
      • Euskalki gehienetako [+2, -1] azentuerak horretarako bidea ireki.
Beste nazioek uste dute ezin dela deus ere idatzi euskaraz, eta Etxeparek aurreiritzi horri aurre egin nahi dio.
Jainkoari eskaintzen dizkio bere koplak euskaraz. Etxeparek koplatzat hartzen ditu berak idatzitakoak; ez poematzat, ez kantutzat…
Horrez gain, Etxeparek hizkuntzaren kontzientzia eta idazlearen kontzientzia du (berak badaki bere liburua dela lehena argitaratzen). Euskaldunek ere izan dezaten bere hizkuntzan dotrinaren bat, eta gozatzeko, solas egiteko, kantatzeko… literatura egiten du. 
Kritika txarrak (Oihenart, Schuchardt, Urkixo…) eta onak (Lafon: poeta handiena) izan ditu.
Contrapas poema
  • Garaziko herria
  • Poema guztia egituratua dago ‘lehen-orain’ bikoizketan: kontzientziaren eragina.
  • Euskara zabaldu nahi du plazara, kanpora, mundura, dantzara.
  • Euskara beste hizkuntzen mailara igoko dela dio “bertze ororen gainera”.
  • Orain arte inprimitu gabe egon da, baina jada zabalduko zara mundu guztietara à inprentak aukera ematen du horretarako.
  • Forma ez da ohikoa: neurkera à hemen neurtzea ez da garrantzitsua ..> kantuaren eskemara egokitua.
  • Ez dago hizkuntzarik euskararekin pareka daitekeenik.
  • Errima aldetik ere, kidetasun sinple soil batekin aski zen (a-z bukatuta nahikoa): Etxepareren kontzientzia argi geratzen da. 
Sautrela poema


  • Lehenengo lerroarekin lotura egiten du contrapas poemarekin: ‘jalgi hadi campora’, ‘heuskara da kanpora’ eta jada kanpoan dago. Horren ostean ideiak launaka (lau lerrotan) banatuta daude. Ahapaldiak:
    1)      Euskara lauda ezak Garaziko herria, zeren handik izan baituk behar duan estatusa (tornuya). Lehenaldia eta orainaldia: lehenago hi bizinan hizkuntzetan azkena, orain, aldiz izanen zara orotako lehena: Garaziko herriak lortu du hori.
    2)      Euskaldunak mundu osoan ziren preziatuak, baina haien hizkuntzaz denak burlatzen ziren. Zeren idazkietan ez baitzen argitzen, ORAIN ikasi dute, gauza ona baitzen.
    3)      Euskalduna den gizon orok altxa beza burua, zeren haien hizkuntza izango da lorea (hoberena). Printze eta jaun handiek haren (hizkuntzaren) eskaera egiten dute, ahal badute ikasteko desira dutelako.
    4)      Desira hura bete du Garaziko naturak (Etxepare bera), eta haren adiskide orain Bordelen denak, horrek baduelako nolabaiteko konpromisoa hizkuntzarekin. Inprimatzaileak argitaratu du, Basko oro obligatuak gara haren (inprimatzailearekiko) laudorioa egiteko.
    5)      Lelori bailelo leloa zarai leloa / euskara da kanpora eta goazen oro dantzara: ez dira Errenazimentuko formak, tradiziokoak baizik.
    Eredu nagusia:
    - Lau bertsolerrotan osatua
    - Errima mota: monorimoak (errima bakarra, lerro guztietan). Agian binaka (1+2 / 3+4): halere azken bokala.
    - Neurria: 4+4 // 4+3: bi zatitan banatzen ditu beti. Bi bertso-lerro balira bezala. Teoria batzuk diote azken 3 silaba horiek luzatu egiten direla, 4 silaba bihurtuz (erdal eredua, azentuaren eraginez). 16 silaba beraz? Oihenartek 15 ikusten zituen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario