Euskararen aztarnak erdal zirrikituetan
Historia lekuko idatziak agertzen direnean hasten da. Hasierako idazkiek elementu literario gutxi zituzten, baina hauek ere hizkuntzaren eta literaturaren aztarna dira. Literaturaren historia lekuko idatzien garrantzien areagotzearekin lot daiteke.
Historia lekuko idatziak agertzen direnean hasten da. Hasierako idazkiek elementu literario gutxi zituzten, baina hauek ere hizkuntzaren eta literaturaren aztarna dira. Literaturaren historia lekuko idatzien garrantzien areagotzearekin lot daiteke.
Inguruko hizkuntzetan nagusia latina zen, baina
IX-X-XI.nendeetatik aurrera hizkuntza berriak sartzen hasi ziren. Poztekoa da gure
hizkuntza mantendu izatea, eta “euskara” izena ere mantentzen duela, latinak ez
bezala: tokian tokiko formazioen eraginez.
Euskararen jatorriaz ezin dugu ezer esan. Alabaina, badakigu
zein ibilbide izan duen, eta beste hainbat hizkuntzen bizilagun, mendeko,
morroi… izatea tokatu zaigula azken 2000 urteotan. Beste hizkuntzen eragina
jaso dugu ibilbidean zehar. Kultura bezala ezaugarri batzuk erantsi ditugu
horrela.
Euskara antzinatean
Zein zen euskararen estatusa?
Ahozkora lerratzen zen, soil-soilik. Ez daukagu idatziarekin ezer, eta zeuden
idatzizko premiak ondoko hizkuntzen bidez asetzen hasi ziren.
Kultura idatzia erromatar inbaditzaileen eskutik etorri zen, eta hizkuntza horietan agertuko da euskara, zirrikituetan. Ez dirudi erromatarrak etorri aurretik euskal guneetan idatziarekin harremanik zegoenik.
Kultura idatzia erromatar inbaditzaileen eskutik etorri zen, eta hizkuntza horietan agertuko da euskara, zirrikituetan. Ez dirudi erromatarrak etorri aurretik euskal guneetan idatziarekin harremanik zegoenik.
Nolako egoera bizi zuen?
Euskara arront zabaldua zegoen:
Kantabria izeneko lurraldetik Aran haraneraino
(Katalunia). Erromatarkuntza garaian euskararen lurraldea tributan banatuta
(k.a. II- k.o. V) zegoen, eta euren artean kidetasun kulturala zuten:
hizkuntzari dagokionez ere bai. Baskoiak (N), barduliarrak (G & Arabako
zati bat), karistiarrak (Deba & Nerbioi artean), autrigoiak (Santander eta
Enkanterrietan), beroiak (Errioxa). Guztiei erromatarren bidez iritsi
zitzaien kultura idatzia, hortaz baliatu zirenen bidez ezagutu zuen euskarak
idatziaren iraunkortasuna.
Garai honetako aztarna idatziak: teonimoak
(Jainkoen izenak), antroponimoak (giza izenak), eta tarteko leku-izenak.
Gehienak teonimoak dira.
Bisigodoen ezarpena (V-VII)
Hurrengo mendeetan ez zen egonkortasunik egon
gizartean, etengabeko borrokak baitzeuden euskaldunen eta bisigodoen artean. Horrela
ezin zen kultura garatu. Gainera Bisigodoek ez zuten idatzizko lekukorik
ekarri.
Arabiarren urteak (Nafarroara 714an)
Arabiarren etorrerak ere (714an Nafarroara) ez
zuen euskal lekuko idatziaen egoera aldatu. Iritsi zaizkigunek ez dute
zerikusirik kultura arabiarrarekin, gehienek tradizio kristauarekin lotura dute
à
antroponimoak.
IX. mendeko kronika arabiar batean “Gernika”
toponimoa agertzen da, baina ez ziren egungo Gernikaz ari, Arabako kanpamendu
batez baizik.
X. mendetik aurrera
Lekukotasun aipagarrienak administrazioan eta
bizitza ekonomikoan. Euskara administraziotik at geratu zen. Testu-testigantzak
idazkien premia zuten esparruetan soilik gehi elizari emandako
donazio-idazkietakoak.
- Kulturgunetan
daude lekukotasun idatziak: Donemiliaga, Valpuesta, Oña… Errioxa eta Gaztelako
euskal lurraldeetan.
- Araban
(geroago)
- Bizkaian
(oraindik beranduago)
- Gipuzkoan
(ezer gutxi)
Euskal Herrian hedatua zegoen kristautasunaren
eraginez, teonimo batzuk agertu ziren harrizko euskarrietan: Nafarroako
Erresumak euskarazko idatzizkoari ekarpenik ez, edo oso gutxi. Administrazioak
latinez, okzitanieraz eta nafar-erromantzeaz aurkitu dira, hurrenez hurren.
Lehen testigantzak Villabasconesen (Burgos) pertsona
izenak: Enneco, Belasco, Ahurdia,
Galvarra, Gazo, Laztago…; Kukulako Donemiliagako monasterioan (Errioxa) pertsona izenak eta toponimo-zerrenda luzea: Anguella, Urbina, Gogahen, Erentana… dira.
X-XI. mendeak
Glosak agertzen dira, hizkuntzaren lekuko ospetsuenetakoak direnak. Euskarazko
glosaren premia zuen monjeren bat bazegoen Kukulako Donemiliagan. Orduko
irakurleari latinezko perpausak argitzea zuten helburu.
Lehenengo perpaus idatziak bi dira: izioqui dugu / guec ajutuezdugu
Hurrengo urteetan ez da testurik aurkitzen. Euskaldun haiek
idatzizko kulturarekin zuten lotura eza erakusten du horrek. Testigantza
apurrak premiaren ondorioz sortuak dira, elizari emandako pribilegio edota
donazio-idazkietan (antroponimoak, toponimoak eta hitz bakanak) bilduak alegia
XII. mendetik aurrera
Gero eta zirrikitu zabalagoak ditu euskarak.
- Aimery Picaud (XII. mendea) frantses
erromesa: Codex Calixtinus barruan
agertzen da Piccaud-ek euskaldunei buruz egindako balorazioa, eta euskaraz
hainbat gauza nola esaten ziren adierazten zuen hiztegitxo bat: Erromesentzako gida. Euskaldunak
basatitzat eta lapurtzat zituen.
- Arnold von Harff (XV. mendea) erromesaren
hiztegitxoa: hiztegi praktika da, erromesa zen aldetik.
XIII. mendean
Errenazimenduaren atarian, hizkuntza lekuko
gehiago daude, baina aurreko mendeetako lepo beretik dute burua: onomastika, hitz solteak eta esaldi motzak
XIV. mendetik aurrera
Ez dugu orduko daturik, baina dauden aztarnetatik
jakin dezakegu literatur produkzio emankorra egon zela.
Garai honetan testuinguru berezia euskal munduan: nekazal noblezia. Herriaren egoera
larritu zen, eta mugimendu (migrazio) asko egon ziren. Nobleek lurren kontrola
eta burdin-olen kontrola zuten: aberastasun ekonomikoak.
Gizartea interesen arabera antolatua zegoen:
- EAE: oinaztarrak eta ganboarrak.
- Lapurdin: sabel
gorriak eta sabel txuriak
- Nafarroan
(& Zuberoan): agramondarrak eta beamondarrak.
Sakabanaketa hori XIV. mendera arte egon zen; garai hartan, ordea, errotiko aldaketa gertatu zen, hainbat arrazoiengatik:
- Krisi
ekonomikoa: jendea hirietara (zerga gutxiago, hiriaren fama, askatasuna… denetarik egin zitekeen; ez bakarrik
lurra landu).
- Ahaide
Nagusien ekonomia gainbehera.
Borroka-motak:
- Haien
artekoak (politika eta ekonomiak eragindakoa)
- Hirien
aurkakoak (zergen kontrola izateko)
- Baserritarren
kontra (lurrak menderatzeko)
Borrokon erantzuna bitan bil daiteke:
- Laborarien
matxinada, Espainiako monarkiarekin elkartuz. Ermandadetan elkartu ziren.
- Monarkiak
ikusi zuen egoera normaldu beharra zegoela.
Amaiera:
- 1457:
mugarri izan zen. Espainiako monarkiak erabaki zuen euskaldunak (Ahaide
Nagusien buruak) Granadara arabiarren aurka borrokatzeko.
- Boterearen
euskarri guztiak kendu zituzten.
- Neurri
sinboliko praktikoak: jauntxoen dorretxeak erauzi.
Ahozko tradizioaren lehen aztarnak: baladak
Testuinguru horrekin lotutako ahozko tradizioa
sortuko da, tematika zehatz batekin: hilketak, heriotzak, erreketak, etsaigoak…
Lehendabiziko pieza literarioak garai honek utzi
dizkigu. Hauek izan zuten garrantzia historikoagatik, eta historialariei
interesgarri zitzaien heinean, gorde egin dira. Sortutako testuak garai
hartakoak izan arren, beranduago jaso ziren:
- XVI-XVII. mendeetan (historialariek jasoak)
- XIX-XX.
mendeetan (euskaltzaleek jasoak)
XVI-XVII. mendeak: adibidez: Garibai Milia Lastur
- Gutxi
eta laburrak dira
- Beti
ez dira ulergarriak
- Arkaikoak
dira lexikoan eta formetan
- Bertsogintzaz
hitz egite digute, ez bertsolaritzaz.
XIX-XX. mendeak ez dira laburrak, ulergarriak
dira, mantendu dira herri herriaren memorian, musikarekin iritsi zaizkigu, doikuntza
tematiko-formalak, erregularragoak dira, elkarrizketak oinarrituagoak.
Bereizketa garrantzitsua: garai berekoak izan arren, oso ezberdinak dira.
Halere, bi sailetako baladek gordetzen dute jendea erakartzeko formula bat (ez
denek: exordioak).
Kontestu honetan euskarazko lehen liburu idatzia
iritsiko zaigu. Seguruenik bestelakorik ere egongo zen, baina guri balada
horiek bakarrik iritsi zaizkigu.
- Antzinate
Klasikoa ezagutzeko oinarri eta tresna ezin egokiagoa zen
inprenta: Zizeron, Zesar…en obrak zabaltzen hasi.
XVI. mendetik aurrera
Ahaide Nagusien boterearen desagerpena (1457
inguruan). Aldaketa ikurrak Euskal Herrian:
- XV. mendearen amaieran egokitzen edota
erredaktatzen ari ziren Foruetan leinuen balioa deuseztatuta. Leinuak
deuseztatuta, gizakiaren askatasuna eta berdintasun juridikoa (teoria,
praktikan ez hainbeste) aldarrikatu.
- Gizarte
hierarkizatuari uko, sistema feudalaren amaieraren ondorioz, demokrazia:
guztiak berdinak
- Euskaldun
eta noble izanagatik libratzen ziren soldaduskatik.
- Aldaketa
sakona
Mendebaldea: garai berria
Estatu modernoen sorrerak esparru sozio-politikoan
eragina izan zuen (Nafarroa zatitua gelditu zen, Ipar/Hego betiko bereizia…) eta Ipar / Hegoaldeko estatuetan beste
funtzionamendu bat egongo da, arlo guztietan: hizkuntza politikan, politikan…
Merkatu berrien zabaltzeak arlo sozioekonomikoan
pisua izan zuen eta Amerikaren aurkikuntza 1492an gertatu zen: Granadatik bota zituzten azken musulmanak, euskal
nobleen laguntzarekin. Amerikarekin lotutako ekonomia asko areagotu zen
(gerran, inportazioan, esportazioan…).
Literaturarentzat garratzitsuena: INPRENTAREN ASMAKUNTZA izan zen, produkzio literarioaren areagotzea ekarri baitzuen (1440-50 Guttenberg).
- Bizitzari erantzuteko modu berriak: errenazimentua
- Kultur joera jasoa eta hedatzeko
asmoa duena.
Inprenta: ordura arte
dena eskuz, eta denbora luzez eginak.
- Argitaratzeak merketzen ditu
- Liburuaren
“sozializazioa”: alfabetatzeko aukera. Liburu asko egonik eta merkeago izanik,
jende gehiagok erosteko aukera zuen.
- Literatura
erlijiosoen ugalketa: debozio liburuena.Hizkuntzen
garrantziaren ohartzea eta hizkuntzen normalkuntza prozesua:
o
Hizkuntza
forma batzuen hobestea, besteen alboratzea.
o
Ortografia
arautzea.
o
Lexikoa
finkatzea.
Inprentaren literatur
ondorio handiak
Ahozko ezaugarrien
ezabaketaren hasiera: literatura idatziak ahozkoari “kaltea” eragin zion.
- Errekurtsibitaterako
aukera (aurrera-atzera ibiltzeko aukera).
- Irakurtzean
oroimena ez da beharrezkoa.
- Ahozkotasunak
ez du balio pentsamendu konplexuak (filosofia) egiteko, idatzizkoak bai:
narratibitatea + ideien pilaketa. Idatziak ez du narrazioaren beharrik,
beste aukera batzuk ditu.
- Idazlearen eta irakurleen artean
pentsamendu unitate laduak eraikitzeko aukera, eta abar.
Efektu sozio-politikoak
- Mintzaira
txikiak gai-kulturen motara igotzeko aukerak areagotu.
- Ordura
arte ez bezalako gizatalde-harrotasunak piztu: latinaz gain, “euskarak ere
balio du kultura egiteko”.
- Hiztunak
bere mintzairarekin eta haren ingurunearekin identifikatu. Hizkuntzak ez
badu ezertarako balio, ez naiz hizkuntza horrekin identifikatuko. Garai batean
gure hizkuntza gorrotatzeraino iritsi ginen, euskaraz ezin baitzen nahi genuen
guztia egin.
- Identifikazioa baldin badago,
komunitatearen harilkatzea gertatuko da.
Eragin kulturalak eta
ideologiko-erlijiosoak
- Kontzientzia
indibidualaren nabarmentzea eta sen kritikoaren areagotzea. Narratibitate
hutsak eskaintzen EZ duen kritikotasunaren areagotzea.
- Bizitzari
begiratzeko / erantzuteko ikuspegi berriarekin uztartua.
- Maila
praktikoan arazo larriak mendebaldeko erlijio sistemari: Jainkoaren Hitza
interpretatzeko monopolioa deuseztatu à XVI. mendean (gurean 1571 inguruan)
hausketa erlijiosoa egon zen mendebaldean.
- Ildo
horretatik hausketa protestanteak kalte:
oEliza
katolikoaren izpiritualitatea ulertzeko erari
oNorberaren
askatasuna mediatizatzeko jokamoldeari
oErroma
erdigune zuen botere-sareari
- Protestantismoa: Jainkoaren Hitza tokian tokiko hizkuntzan
idatzi behar da.
Inprenta Euskal Herrian
Lehen inprenta 1489an
Iruñean, baina ez euskaraz.
- Nafarroako
erresumak aitzindaritza:
o
Lizarran
1546an
o
Tuteran
1572an
o
Iratxen
eta Fiteran 1607an
- Bilbon
1578
- Donostian
- Euskaraz lehen argitalpenak Ipar Euskal
Herrian edo hortik kanpo.
Errenazimentua
- Ekonomiara,
artera, erlijiora… arlo GUZTIETARA iritsi zen bizitzeko modua.
- Erdi
Aroko artea eta kultura ukatzen da, garai iluna da Erdi Aroa.
- Bizitza
sistema berri baten beharra (beste balore batzuk) aldarrikatu.
- Erdi
Aroko teozentrismo ideologikoaren kontra, antropozentrismoa!
- Arrazoiaren
goraipatzea.
- Arrazionalizatze
horren ahaleginak filosofiara eta zientzia esperimentaletara itzuli.
- Elitismoa: sinesten
dugu gizakiaren arrazoiean, baina ez langilearenean.
- Natura
edertasuaren iturritzat à carpe diem
- Mendebaldeko
garai eta gune kultuenetan (Erroma / Grezia) sartu eta egindako erreibindikatu
(artean edertasuna, lasaitasuna, argia).
Errenazimentua “gurean”
Bi bideren bitartez etorri zen gugana: bide
popularra (herrikoia) eta bide elitista.
- Elitista: Néroc eta Paueko gorte
“nafarrean”, une batean edo bestean, honako pertsonaia hauek izan ziren:
Margarita Angulemakoa erregina, Heptameron
izeneko liburuaren egilea; Marot poeta frantziarra, Kalbin aitzindari
protestantea; eta Lefèvre d’Estaples Bibliaren
frantseseratzailea.
- Herrikoia: Santiago bidea ekonomikoki
potentea izan da beti. Etxeparek erromesek ekarritako liburuetatik, pentsatzeko
modu berrietatik, arkitektura berrietatik…jaso zuen errenazimentua, ez bide
elitistatik.
Euskararen lurraldeetara beranduago iritsi zen,
eta indar gutxiagorekin: Etxepare; Erreforma protestantea (Leizarraga); Hegoaldeko obra argitaratu gabea (Lazarraga).
Gai aldetik gehienetan
(erdiak baino gehiago) maitasun kontuak dira gai nagusia, baina badira
erlijiozkoak, narratiboak, isekazkoak...
-Refranes y Sentencias (Iruñea, 1596):
Darmastadt-en aurkitu, argitaratu eta 539 atsotitz galdu ziren.
Iparraldean, Donibane Garazi inguruan, Etxepareren
ondotik, bere ildoko poesia egiten zela jakin badakigu, baina ez dugu lekukotasunik.
Oihenartek gaitzetsi egin zituen lan horiek (Donibane Garaziko Jean Etxegarai
aipatu zuen). Horrez gain, galdutako beste lan zenbait aipa daitezke: Artzain gorria pastoralaren egilea, Arnaud de Lograsen neurtitzak, Zalgiz...
Hegoaldean XVI. mendean Araba erdaldunean
euskarazko lan bat agertu zen Madrilen: Lazarragarena.
JOAN PEREZ LAZARRAGA (1547-48 – 1605)
Bi idazlan ezagutzen dira Lazarragak idatziak:
Lazarragatarren leinuaren kronika genealogiko bat (gazteleraz idatzia) eta Lazarragaren eskuizkribua deitu ohi den
literatura lanen bilduma bat (lan horietatik gehienak euskaraz idatziak dira,
baina gaztelaniazkoak ere).
Hego Euskal Herriko
euskarazko idatzirik zaharrena da. Aurkikuntza oso garrantzitsua izan da euskal
hizkuntzalaritzaren aldetik. Izan ere, Arabako euskalkia eta mendebaldeko euskararen historia argitzeko
tresna ezin hobea da, inoiz dokumentatu gabeko adizki eta hitzak baitakartza.
Halaber, Euskal Herria (eusquel erria) izena dakarren lehen
idazkia dugu Lazarragarena; hiru aldiz ageri da eskuizkribu osoan.
Lazarragak 1567tik 1602ra bitartean
idatzitako lanak biltzen dituen dokumentua da, artzain nobela batek (Silbero,
Silbia, Doristeo ta Sirena) eta poema nahiz kanten bilduma batek osatua.
Guztira 51 orri dira eskuizkribuan (111.000 karaktere inguru, 52 orrialde
estandarren parekoa edo), gehienak euskaraz idatziak (% 88 inguru), eta
gainerakoak gaztelaniaz idatziak; baina pleguak ez daude osorik, eta gutxienez
beste hamasei orri galdu dira ezagutzen dugun zatian, gehi aurretik izan zitezkeenak,
eleberria in media res hasten baita.
Bi zati ditu obrak: artzain nobelaren zati bat
alde batetik, eta poemak, bestetik.
Artzain liburua
Artzain liburuaren
hasiera eta bukaera galdu dira. Artzain nobelak genero arrakastatsua izan ziren
Europan XVI. mendean eta Jorge de Montemayor portugaldarrak gaztelaniaz
idatzitako Los siete libros de la Diana (1559)
Europa osoan itzuli eta imitatu zuten; ildo horretan kokatu behar da
Lazarragaren prosa.
Artzain liburuak,
funtsean, amodio nahasien istorioa kontatzen du: Silberok Sirena maite du,
Sirenak Doristeo, Doristeok Silbia, eta Silbiak Silbero (baina amodio kateak ez
du beste alderako biderik). Beste pertsonaiak hauek dira: Dorido, Clarian,
Narvaez, Marte eta Kupido.
Poema eta kantuen bilduma
Askotariko poema eta
kantuak dira, haietarik 37 euskaraz idatziak, eta gainerako 9ak gaztelaniaz.

Poema batzuen neurriak
eta moldeak oso herrikoiak dira (eta ez dakigu Lazarraga den egilea ala herri
tradiziotik jasoa bildu duen), baina beste batzuetan gaztelaniazko cancionero zahar
eta berrietako neurriak eta moldeak hartzen ditu. Gaztelaniazko poema
batzuetan, ziur dakigu ez direla Lazarragak asmatuak, baizik eta plegu horietan
bilduma osatzearren kopiatuak. Euskarazko poema batzuei, berriz, aurkitu
zaizkie ordainak beste hizkuntza batzuetan. Hortaz, azterketa sakonagoak behar
dira ezer ziurrik esateko, baina badirudi koaderno berean bildu dituztela
idazle batek baino gehiagok berek asmaturiko lanak eta beste nonbait ikasiak.
Testu nagusiari dagokionez, badirudi Lazarraga dela idazlea; eta alboetako
testuetan, Lazarraga eta geroagoko beste esku batzuk izan daitezke.
XVI. mendean hori da poesiak utzi diguna. Gure
poesia: neskek bestetan kantatuak, baladak eta bestelakoak.
Bestalde, hegoaldean argitaratzen ari diren
zenbait lan. Interesgarrienak: atsotitzak (herri literaturaz mintzo ziren):
funtsezko bertsogintzaren ereduarekin lotuak.

-
Garibaik bi errefrau bilduma: 127 atsotitz denetara, batzuk errepikatua.
Horrez gain, Landuccioren hiztegia (1592) ere
azpimarratu behar da, Arabako hiriburuaren egoera soziolinguistikoa ageri
baita; euskararen esparru gero eta murritzagoez mintzo da: Dictionarium Linguae Cantabricae.
XVI. mendeak zer gehiago eman digu? Gure
literaturan islatu den beste ikuspuntu bat. Etxepareren munduan kontrastea egon
zen egoeran: Erreformak ekarritako fruituak. Beste pentsamolde bat zuten:
poesia gutxietsiko dute, Etxepare desagerraraziz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario