Azalpen testuek informatzea, hau da, irakurleei informazio bat helaraztea, dute helburu.
Batik bat, testu zientifiko-teknikoetan, kazetaritza testuetan eta saiakeran ageri da. Testu zehatzak eta argiak dira, beraz horregatik erabili ohi dira esaldi bakunak eta koordinatuak, hau da, perpaus laburrak eta ulertzeko zailtasunik gabeak
Hizkuntza-funtzio nagusia erreferentziala da: mezuak errealitatea islatu behar du.
Azalpen testuetan narrazioa, deskribapena eta argudioa ere ager daitezke, testuak ez baitira beti testu puruak edo genero jakinekoak. Horrelakoetan testu mistoa dela esaten da.
Lexikoa zientzia arlo bakoitzari dagokiona da, baina testuaren ezaugarrien menpe egongo da, hau da, testua dibulgaziorako edo testu espezializatua den hartu behar da kontuan.
Aditz deborari dagokionez, batez ere orainaldia erabiltzen da.
Testuak egitura argia eta ulergarria izan behar du, hurrenkera logikoari eutsiz:
Informazioa modu koherentean antolatzeko bi aukera daude:

- Sarrera: gaiaren aurkezpena. Saiatu, beti, gaia ongi egituratzen eta ahal den neurrian, interesari eusten. Komenigarria da, halaber, garatuko diren alderdien aurrerapena egitea, irakurleak aldez aurretik bilduko den informazioaren berri izan dezan.
- Garapena. Zati honetan arazoari buruzko informazioa eskainiko duzu eta horretarako, arrazoiak, datuak, argibideak eta konponbideak agertu beharko dituzu. Gogoan izan, informazioa nahikoa eta argi egituratua izan behar dela, eta informazio hori guztia modu logikoan eta koherentean antolatu beharko duzula.
- Amaiera. Zati honetan azalpenean emandako datuetatik ateratako ondorioen laburpena eta ideien sintesia jaso beharko dituzu.
Informazioa modu koherentean antolatzeko bi aukera daude:
- Antolaketa induktiboa (zehatzetik orokorrera /generikora/abstraktura).
- Antolaketa deduktiboa (orokorretik zehatzera)
No hay comentarios:
Publicar un comentario