
Linguae Vasconum Primitiae (Bordele, 1545): obra
gozo eta itxaropentsua. Lehen edizioko ale bakarra gorde da (Parisen).
Oihenartek beste edizio bat izan zuela esan zuen. Dena den, ez zen ezagunegia,
ez Pouvreauk ezta Larramendik ere ez baitzuten erabili euren hiztegietan. Lanaz
zerbait esan zuen bakarra Oihenart izan zen, eta honek poeta kaskartzat zuen
Etxepare.
Hasierako ohartxoa latinez dago: ahoskerari
buruzko pare bat ohar agertzen dira. Hitzaurreari dagokionez, hitzak ez daude
gehiegi banaturik, ortografia finkatu behar da… ze zaila den zerotik hastea
idazten.
Egitura 28 orri:
- Bernat Leheteri eskainitako gutuna
- 15 poema: 2 erlijiozkoak, 10 amodiozkoak, 1 autobiografikoa, 2 kopla
euskara goraipatzeko.
Lau poema daude elkarrizketa eran eginak,
antzeztuak izateko eta kantatzeko: Potaren
galdatzia, Amorez errekeritzia, Amorosen disputa eta Amore gogorren despita.
Helburua: erlijioa lantzea,
solas egitea, gozatzea + kantatzeko eta gai horiek buruz ikasteko.
Estiloari dagokionez, Lafonek (1951) bi estilo
ezberdin nabaritu zituen, Etxepareren sentsibilitatea agerian utziko zutenak:
1)
Behe
Erdi Arokoa: poema erlijiosoetan eta amodiozkoetan (emakumearen irudia)
2)
Erdi
Aro Berantiarra: hitzaurrean + azken bi kopletan (sautrelan + contrapasan) à Etxepareren sentsibilitate
errenazentistak agertzen dira. Kontzientzia du Etxeparek, euskararen alde
egiteko.
Dena den, Erdi Aroko eredu zaharren ideologia
ageri du, oro har
Bertsoen formari (neurkerari) dagokionez, ez du
Errenazimentuko canon estetikoa betetzen, baina bai Erdi Aroko ereduaren
eragina.
- Kantatzeko sortuak direnez, neurria
ez da poesia klasikoarena bezain hertsia. Amorez errekeritzia poema berezia da (aurrerago ikusiko da).
Bestela, poema gehienetan beste metrika bat: errima launa bertsoetako
ahapaldietan.
- Arazoa: 15
silabakotzat hartzen zena hexadekasilabotzat hartzean
- Juaristi:
literatura erromanikoetan metro mota hori ezohiko
- Bertsoaren
azken silabako azentuak luzera bikoitza sortu: 16 silaba
- Euskalki
gehienetako [+2, -1] azentuerak horretarako bidea ireki.
Beste nazioek uste dute ezin dela deus ere idatzi
euskaraz, eta Etxeparek aurreiritzi horri aurre egin nahi dio.
Jainkoari eskaintzen dizkio
bere koplak euskaraz. Etxeparek koplatzat hartzen ditu berak
idatzitakoak; ez poematzat, ez kantutzat…
Horrez gain, Etxeparek hizkuntzaren kontzientzia
eta idazlearen kontzientzia du (berak badaki bere liburua dela lehena
argitaratzen). Euskaldunek ere izan dezaten bere hizkuntzan dotrinaren bat, eta
gozatzeko, solas egiteko, kantatzeko… literatura egiten du.
Kritika txarrak (Oihenart, Schuchardt, Urkixo…)
eta onak (Lafon: poeta handiena) izan ditu.
Contrapas poema
- Garaziko herria
- Poema guztia egituratua dago ‘lehen-orain’ bikoizketan:
kontzientziaren eragina.
- Euskara zabaldu nahi du plazara, kanpora, mundura, dantzara.
- Euskara beste hizkuntzen mailara igoko dela dio “bertze ororen
gainera”.
- Orain arte inprimitu gabe egon da, baina jada zabalduko zara mundu
guztietara à inprentak aukera ematen du horretarako.
- Forma ez da ohikoa: neurkera à hemen neurtzea ez da garrantzitsua
..> kantuaren eskemara egokitua.
- Ez dago hizkuntzarik euskararekin pareka daitekeenik.
- Errima aldetik ere, kidetasun sinple soil batekin aski zen (a-z bukatuta nahikoa): Etxepareren kontzientzia argi geratzen da.
- Lehenengo lerroarekin lotura egiten du contrapas poemarekin: ‘jalgi hadi campora’, ‘heuskara da kanpora’ eta jada kanpoan dago. Horren ostean ideiak launaka (lau lerrotan) banatuta daude. Ahapaldiak:1) Euskara lauda ezak Garaziko herria, zeren handik izan baituk behar duan estatusa (tornuya). Lehenaldia eta orainaldia: lehenago hi bizinan hizkuntzetan azkena, orain, aldiz izanen zara orotako lehena: Garaziko herriak lortu du hori.2) Euskaldunak mundu osoan ziren preziatuak, baina haien hizkuntzaz denak burlatzen ziren. Zeren idazkietan ez baitzen argitzen, ORAIN ikasi dute, gauza ona baitzen.3) Euskalduna den gizon orok altxa beza burua, zeren haien hizkuntza izango da lorea (hoberena). Printze eta jaun handiek haren (hizkuntzaren) eskaera egiten dute, ahal badute ikasteko desira dutelako.4) Desira hura bete du Garaziko naturak (Etxepare bera), eta haren adiskide orain Bordelen denak, horrek baduelako nolabaiteko konpromisoa hizkuntzarekin. Inprimatzaileak argitaratu du, Basko oro obligatuak gara haren (inprimatzailearekiko) laudorioa egiteko.5) Lelori bailelo leloa zarai leloa / euskara da kanpora eta goazen oro dantzara: ez dira Errenazimentuko formak, tradiziokoak baizik.Eredu nagusia:- Lau bertsolerrotan osatua- Errima mota: monorimoak (errima bakarra, lerro guztietan). Agian binaka (1+2 / 3+4): halere azken bokala.- Neurria: 4+4 // 4+3: bi zatitan banatzen ditu beti. Bi bertso-lerro balira bezala. Teoria batzuk diote azken 3 silaba horiek luzatu egiten direla, 4 silaba bihurtuz (erdal eredua, azentuaren eraginez). 16 silaba beraz? Oihenartek 15 ikusten zituen.