Argudiaketa lantzen hasi aurretik, zertan den jakin behar dugu. Hortaz, segidan, kontzeptu mapa baten bidez, argudiaketari dagozkion berezko ezaugarriak bildu dira.
2016/11/25
EUSKARAREN JATORRIA
BA AL DU EUSKARAK AHAIDERIK?
XX. mendearen bigarren erdian esanguratsua izan zen euskararen jatorria argitu nahi izan zuten adituen lana eta haien hipotesien kopurua ere. Hauetariko zenbait datuetatik abiatu eta euskararekiko antzekotasunak bilatzen saiatu izan dira (sarritan azaleko antzekotasunak), eta beste batzuk, hala moduzko desziframenduak egin dituzte. Hainbat hizkuntzekiko euskarak duen ahaidetasuna frogatzen saiatu izan dira (Kaukasoko hizkuntzak, Afrikako hizkuntzak, “Europear Zahar” batekiko lotura, Hizkuntza Indoeuroparrak, Hizkuntza uralo-altaikoak eta abar), baina gaurko egunez oraindik ez da euskararen ahaiderik ezagutzen.
Kontzeptu-mapa honetan ikus daiteke euskarari lotu nahi izan dizkioten ahaide nagusiak:
Euskararen jatorria (kontzeptu-mapa)
Behin ideia orokorra jasota, gaur egun ere bada zer-esanik euskararen jatorriaren inguruan. Jarraian duzuen bideoa da horren erakusgarri (497.392 ikustaldi izan ditu):
2016/11/24
AURKEZPENA
KAIXO LAGUN!
Ongi etorri Euskal
Hizkuntza eta Literatura blogera!
Gu Nerea, Jorge eta Aintzane gara, Mondragon
Unibertsitatean BH Masterra egiten ari diren hiru lagun. Hirurok filologoak
izanik, badakigu zein garrantzitsua den hizkuntza bat ondo ezagutzea eta hura egoki
erabiltzeko gai izatea.
Gaur egun, asko gara euskaraz bizi garenak, ez dira gutxi euskaraz ikasten dihardutenak, eta bada tartean euskaraz hitz egiten jakin arren, arrazoi batek edota besteak eraginda hura
egoki erabiltzen asmatzen ez duenik ere. Egoera horiei irtenbidea ematearren sortu dugu
blog hau, eta, batez ere, DBH 3.mailako ikasleei zuzendutako edukia bilduko dugu
bertan. Baina, noski, baliagarria gerta liteke beste edonorentzat ere eta, horregatik,
ez diogu atea inori itxiko, euskaraz ikasi edota hura landu nahi duen orok gure
blogean txoko berezi bat izango baitu.
Euskararen inguruko hurbilpen bat egiteko bideo labur bat doakizue. Kultura Ondarearen bideo honetan, Euskal Herrian bizi garenon hizkuntza izateaz gain, euskara dela euskaldunon arnasa azpimarratzen da. Gazte baten ikuspuntutik zein bizipenetatik gure hizkuntzaren inguruko gogoeta da bertan landutakoa. Goza ezazue!
2016/11/22
Testuari dagokionez, Larringanek honela definitzen du:
Testua ez da unitate linguistikoa, komunikazio-forma baino. Autonomia komunikatiboa duen
unitate txikiena da. Hiru irizpideren arabera definitzen ahal da: a) tamaina gora-behera, testuak
biltzen dituen hizkuntza osagaiei nolabaiteko forma errepara dakieke b) testuak, beti ere, mezu
bat bideratzen du c) testuak komunikazio kontuekin du zerikusia (Larringan, 2009: 515).
Hortaz, testua komunikazio ekintza den heinean, igorleak hartzailearengan modu
bateko nahiz besteko eragin bat sorraraztea izango du xede. Gure eguneroko praktika
errealak, ahozkoak nahiz idatzizkoak izan, testuz josiak daudela esan genezake,
lagunarteko eztabaidetatik hasi eta autobus geltokiko iragarkietaraino.
Baina praktika errealen heterogeneotasuna kontuan hartuz posible ote da testuen
sailkapenik egitea?
Larringanek (2009) posible dela dio, testuak testu-generotan banatzen direla.
Hala ere, testu-generoen sailkapenak ez du adostasunik adituen artean. Hona hemen
ustezko sailkatze arazoen iturria:
[…] genero bat definitzerako orduan irizpide anitz erabil daitezke (helburua, edukia, eta abar
kontuan hartuta), lortu nahi den eragin komunikatiboaren arabera genero desberdinak izango
ditugu (epikoa, poetikoak, lirikoak…) erabiliko diren euskarrien izaeraren arabera ere sailka
daitezke testu-generoak (eleberria, ipuina, artikulua, erreportajea…), eta eduki tematikoaren
arabera ere egin daiteke sailkapena (Larringan, 2009: 519).
Multzokatze ahaleginetan testu-generoen aniztasunari honakoa gehitu behar
zaio: nahiz eta genero berdineko testuak izan, eta nahiz eta diskurtso mota berdinez
osatutako testuak izan, testu bakoitzak ezaugarri indibidualak izango ditu. Hori dugu
testua antzemateko modu bat, testu enpirikoa.
Ildo bertsutik, hots, testu-generoen sailkapenari helduz, Dolz & Schneuwlyk (1997) komunikazio eremu sozialen, alderdi tipologikoen eta hizkuntza-gaitasunen araberako sailkapena proposatzen dute. Honela, bost komunikazio eremu sozialen arabera banatzen dituzte testu-generoak: narrazioa, kontaketa, argudiaketa, azalpena eta ekintzen deskribapena.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)

